Obra

NARRACIÓN

2012
Ez naiz ni.

2010
Heridas crónicas.

2004
Hamabost zauri.

2007
Zu bezain ahul.

 

NOVELA

2019
Aitaren Etxea

2009

Musika airean.

2006
Amaren eskuak.

 

POESÍA

2015
Orain hilak ditugu.

 

 

 

 

 

 

Ez naiz ni

Zerbait falta dute, zer den ondo ez badakite ere. Gaztetasunaren azken izpiez gozatu nahi dute batzuek, lehengo garai ustez eder haiek berreskuratu; esperientzia berriak bilatuko dituzte beste batzuek, modu batean zein bestean, edo hondatzen hasitako harremanak biziberritzen saiatu. Bizitzaren erdialdean daude denak, eta horrek eragiten dien ezinegonean beren tokia aurkitu nahi lukete. Pertsonaia batek dioen bezala, zailena ez baita zahartzea, zahartzen hastea baizik.

Ipuin liburu berri bat dakarkigu Karmele Jaiok, hamabi istorioz osatua. Aurrekoetan bezala, giza harremanetan sortzen diren arrakaletan erreparatzen daki egileak, begirada zorrotz baina amultsu batekin; aurrekoen aldean, baina, sakonagoak dira kontakizunak, argumentua gehiago garatuz, eta abertsagoak dira pertsonaiak, haien bizitzen hainbat alderdi eta xehetasun erakutsiz; betiko sentiberatasunez, baina baita berria den umore fin batez ere. (Fuente: Elkar)

Heridas crónicas

Deseos insatisfechos, vidas anuladas, soledad en pareja, problemas de comunicación… Sentimientos que provocan pequeños desgarros interiores que apenas se perciben, pero que corren el riesgo de convertirse en heridas crónicas. La escritora Karmele Jaio enlaza una veintena de relatos breves pero intensos que atrapan al lector y lo sumergen en el brumoso universo de las palabras no dichas. Heridas crónicas es una selección de relatos extraídos de los libros Hamabost zauri y Zu bezain ahul, ambos grandes éxitos de la literatura en euskera. (Fuente: TTarttalo)

Musika airean

Leiho ondoan ematen du eguna Elenak, kalera begira, munduan egin beharrekoak eginda dituelakoan. Seme-alabek Ekuadorreko neska bat ekarri diote, etxeko lanetan laguntzeko eta etxetik ateratzera animatzeko. Elenak, baina, bertan geratu nahi du, bere oroitzapenei atxikia. Maitasuna eta gorrotoa, adiskidetasuna eta zeloak, bizinahia eta etsipena… Sentimenduen nobela da Karmele Jaioren bigarren eleberri hau, pertsonaien nortasuna fintasunez deskribatzen duena eta, oroz gain, bizitza den sinfonia erraldoiaren handitasuna azpimarratzen duena, bere gazi-gozo eta kontraesan guztiekin. (Fuente: Elkar)

 

Zu bezain ahul

Berekoiak izatea bezain berezkoa dute gizon-emakumeek bata besteaz arduratzea, nolabaiteko enpatia sentitzea; eta bi sentimendu horien arteko konbinazio eta joko amaiezinek taxutzen dute giza harremanen mapa zabal bezain konplexua. Guraso zaharrekiko erlazio mingotsak, seme-alaba txikienganako maitasun-loturak, senar-emazteen ohikotasunetik asperdurara bitarteko muga lausoa, maitaleen arteko xantaiak eta menpekotasunak, aspaldi ikusi gabeko horren itzulerak sortzen digun durduzamendua... (Fuente: Elkar)

 

Amaren eskuak

Nereak 35-40 urte ditu; noizbait maite izandako lana baina egun estresaturik daukana, egunkari batean; senar jator eta alaba zoragarria, zeinei ez dien eskaintzen behar luketen arretarik; eta istorio bat iraganean, oroimenetik erauzi nahi lukeena; eta ama ospitaleko ohean lo, inoiz esnatuko den jakin ezinik. Amaren historia ezkutuak jakingo ditu Nereak erietxean, eta horren haritik ohartuko da zenbateraino izan daitezkeen ezezagunak geure ondoan dauzkagunak, eta, aldi berean, zenbateraino izan litezkeen berdinak belaunaldi biren arazo eta kezkak, nahiz eta garaiak eta bizomoduak asko aldatu. Bizinahiaren aldeko aldarrikapena dakarkigu eleberri eder eta hunkigarri honek, bazter guztiak zipriztintzen eta blaitzen dituen itsasoaren enbatak bezala. (Fuente: Elkar)

 

Hamabost zauri

 

Hamabost zauri: senarrak utzi duen emaztea, edo ezkontzaz kanpoko abentura duena, edo erantzunik ez daukan maitasun antzua... gizon-emakumeen arteko hartu-eman beti korapilatsuetan oinarritu da Karmele Jaio bere lehenengo liburu eder eta tarteka mingarri hau idazteko. Binakako bakardadea, komunikazio-inkomunikazio arazoak, desiraren eta errealitatearen arteko amildegia... gai horietatik abiatu eta elikatzen dira hamabost istorio hauek. Hasperen baten atzean egon daitezkeen pentsamenduak hitzen bitartez irudikatuz, burutik pasatu baina esan gabe geratzen diren esaldiak azaleratuz. Giza harremanen eremu labainkorrean eroso baina tentuz mugitzen daki egileak, pertsonen barrunbe ezkutuetan arakatzeko, gure nahi eta ezinak begirada zoli bezain delikatuarekin agertzeko. Ahots berri bat ateratzen da hemen euskal narratibaren plazara. Talentua, nortasuna eta sentiberatasuna erakusten dituen ahotsa, irakurleen buru-bihotzak inarrosten jakingo duena. (Fuente: Elkar)